XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGIN mayuskulakin... praille gazteak esan zun bezela.

Euskera aurrera dijoala.

Baiña ori ala izanik, emendik aurrera euskerarekin baiño ardura geiago izan bearko degula euskeraren bidez esaten direanekin.

Ori zaillagoa da.

Escribidore izatea erreza da, baiña escritore ez.

Lenbaitlen inprentan atera bear dala illeroko biurtuz.

Gutxienez bi illeroko.

Batek lan bi ta baiño obe jantzi ez bardin geiagok idaztea.

Aitu?

Adiskideak, ona IRITZI BILLA-k eman digun frutua.

Milla esker erantzun duten guziei.

Ba-dugu zer ikasirik zuen erantzunetan.

Azken lerro oietan irakurri zenezazkete jendearen gurariak; ez danak, batzuk baizik.

Ondo gogoan artzen ditu YAKIN-en zuzendaritzak.

Guzion artean beteko al ditugu!

Erakuspen ederra.

YAKIN benetan arro dagola esan bearko.

Berak uste baiño abegi obea egiten diote: numeroak ziñaldari.

Bukatzeko, zenbaitek biali dizkiguten erantzun luzeak urrengo zenbakietako lan batzuen oiñarri izango dirala.

Zenbaki onetan beratan argitara ematen dugu Kamiñazpi jatorraren lantxo bat.

Milla esker berari eta beste guziei.

Zuek esango duzute, bada, bidezkoa dan edo ez YAKIN-en poza.

Nik baietz esango.

OARRA: Igaz bezela adierazten dizuegu jiroz datorren urtekoa ordaindu nai dutenak eta al dutenak, Abenduaren 20 aurretik egin dezatela.

Besteeri reembolsoz eskatuko zaie.

Jiro galdu edo nasterik sor baledi, pakean arreglatuko gera.